XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

BELATZ - Eskerrikasko, Joxe Migel. Bildur naiz, alabaiña, zure etxean ez ote dugun azkena egiten.

MITXEL - Ez zaitzala gaitz-usteak menpera, Jaun Belatz.

ORBARA - Gure sakrifizioa itxaropenik gabea dela igarriarren, eginkizun bat daukagu bete beharra eta alaiki betetzea dagokigu. Zer egin zuten antziñako gure asabek Kalagorri'n? Denak hil, arrotari ateak ireki baiño lehen. Horra gure eginbeharraren ikasbidea.

MADALEN - (Atarira azalduz) Bazkaria gertu dago, jaunak.

JOXE MIGEL - Sartu, jaunak, eta bazkal gaitezen. Gaur bada, Jainkoari esker; gaurgero, guretzat gauzak okertzen baldin badira, ez dakit izango ote den.

ORBARA - (Sartuz). Izango da, etxeko jaun, izango da. Zeruko hegaztien eta lurreko abereen ardura duenak, ez dezake utz babesik gabe bere idurira egindako gizona. Haragiz jantzitako Jainkoaren agintzarik ederrenetako bat da hauxe, eta kristau garen aldetik hitz altxagarri hoietan eduki behar dugu fede. Jainkoak hestu har gaitzake, baiña ez itotzeraiño; eta zenbat eta gehiago hestutu, izan dezagun gogoan gure Aita eta Egillea gugandik hurbillago dugula. Izan ere, nola utz ditzake aita batek bere semeak arriskurik haundienean?